Euskarazko kultur ekitaldien sorkuntzarako 2023ko Hi(ZKI)bridoak laguntza abian da

2023-09-06

Euskarazko kultur ekitaldien sorkuntzarako Hi(ZKI)bridoak laguntzaren hirugarren deialdia abiatu du Euskararen Etxeak.

Laguntzak 3.000 euroko saria bideratuko du 2024ko Hi(ZKI)bridoak zikloan estreinatuko den ekitaldi bat garatzeko.

  • Euskarazko kultur emanaldi berriak sortzen laguntzea eta ezagutaraztea eta disziplina eta adierazpide desberdinetako sortzaileen arteko elkarlana sustatzea eta indartzea du helburu Hi(zki)bridoak laguntzak.
  • Euskara hutsezko kultur emanaldi berri baten gidoia eta emanaldia bera sortzea eta garatzea. Aukeratutako lanaren lehenengo emanaldia 2024ko Hi(ZKI)bridoak kultur zikloaren baitan eskaini beharko da. Emanaldiak formatu txikian egiteko modukoa izan beharko du eskatzen da.
  • Hautatutako lanak 3.000,00€ko ordainsaria jasoko da.
  • 2023ko azaroaren 20an amaituko da lanak aurkezteko epea.
  • Epaimahaiak abenduaren 18an emango du hartutako erabakiaren berri.

Bost kidek osatuko dute beka honetako epaimahaia: Eneko Sagardoy aktoreak, Lutxo Egia idazleak, Haizea Barcenilla arte-kritikariak, Onintza Enbeita bertsolariak eta Iurdana Acasuso Azkue Fundazioko zuzendariak.

OINARRIAK, hemen.

“Hau gerra bat da”

Iaz, Piszifaktoria Ideien Laborategiak aurkeztutako Hau gerra bat da egitasmoak jaso zuen Hi(ZKI)bridoak laguntza. Ikuskizun hori azaroaren 29an aurkeztuko dute Euskararen Etxean, 19:30etik aurrera.

Piszifaktoria Ideien Laborategiak aurkeztutako proposamenean jasotzen denez, Hau gerra bat da “murgiltze esperientzia bat da, (…) polifonia erritmiko bat”: “Lau lengoaia izango ditu puzzle honek: hitza, musika, dantza eta mugimendua edo antzerki fisikoa. Rapsoda bat, antzezle bat, dantzari bat eta musikari bat arduratuko dira guztia josteaz”.