Euskararen Interpretazio Zentroko bisita birtual gidatua ikastetxeentzat eta taldeentzat

2025-10-20

Urriaren 21etik aurrera, ikastetxeek eta taldeek Euskararen Etxeko Interpretazio Zentroko bisita birtual gidatua erreserbatzeko aukera izango dute. Bisitak, azaroaren 3tik aurrera egingo dira.

Horrela, Euskararen Interpretazio Zentroa bisitatzeko aukera izango dute haien egoitzetatik mugitu gabe.

Edukiak gidari espezializatu baten eskutik jasoko dituzte, modu dinamiko eta parte-hartzailean.

  • Ikastetxeen kasuan, DBH 3-4 eta Batxillergoko ikasleentzat izango da, baita Lanbide Heziketako ikasleentzat ere. Bisita euskaraz egingo da.
  • Taldeei dagokienez, 14 urtetik gorako norbanakoez osatutako taldeentzat (gutxienez lau lagun) izango da. Bisita euskaraz egingo da.

Bisitan parte hartzeko Interneterako konexioa baino ez da behar, beste guztia gure esku.

Egin erreserba! Doakoa da!

Erreserbak: 944 028 081 (Erreserbak gutxienez bisita eguna baino bi egun lehenago egin beharko dira)