Bizkaiko Foru Aldundiak Benetan Berezia ekimena ondu du Museoen Nazioarteko Egunaren harira. Bizkaiko 41 museok era guztietako esperientziak eskainiko dituzte bi astez, tartean, Euskararen Etxean kokatutako Euskararen Interpretazio Zentroak.
Kanpaina www.museoeneguna.eus webgunearen inguruan ardaztuko da. Hala, webguneaj modu ezberdinean erakusten ditu lurraldeko museoak eta jendea museo guztiak bisitatzera animatzen du Bizkaiko museo-eskaintza osoa ezagutzeko.
Bizkaiko Foru Aldundiak, Bizkaiko museoekin batera, Museoen Nazioarteko Eguna (maiatzak 18) ospatzeko ekimena bultzatu du aurten ere. Oraingo honetan, ICOMek (Museoen Nazioarteko Kontseilua) Museoen etorkizuna: berreskuratzea eta berriz imajinatzea gaia ezarri du eta, ildo horretan, Foru Erakundeak Benetan Berezia ekimena jarri du martxan.
Neurri berezi gisa, aurten Museoen Nazioarteko Eguna ospatzeko programazioak bi asteko iraupena izango du bisitariek museoetara hurbil daitezen eta ospakizunaren inguruan antolatutako jarduerez gozatzeko aukera izateko. Hala, ekimena bi astez egongo da martxan, baina museoak ikusgai egongo dira, modu berezian, www.museoeneguna.euswebgunean urte osoan zehar.