Euskararen historiaren oinarriak jorratzeko ikastaroa ondu dute Altzon

2024-01-09

Galtzaundik, Altzoko kultura batzordeak eta Altzoko Udalak antolatu dute ikastaroa, eta bost saio izango ditu; jardunaldia Batzarremuño Kulturgunean egingo da, larunbatetan.

“Hizkuntzalaritzan, historian zein soziolinguistikan adituak diren Borja Ariztimuño, Blanca Urgell, Haritz Azurmendi eta Garikoitz Goikoetxeak emango dituzte saio dibulgatiboak eta amaitzeko, modu batera edo bestera euskalgintzan murgilduta dauden ahotsek borobilduko dute ikastaroa, mahai-inguru formatuan”.

Egitaraua:

  • Urtarrilak 20:Jakin noiztik X. mendera.
    • Hizlaria: Borja Ariztimuño Lopez (Tolosa, 1986).
  • Otsailak 3:Euskara, jalgi hadi kanpora, XI-XVIII. mendeak
    • Hizlaria, Blanca Urgell Lazaro (Gasteiz, 1962)
  • Otsailak 17:Euskararen Pizkundeak eta atzerakada berria 1800-1975.
    • Hizlaria: Haritz Azurmendi Arrue (Albiztur, 1991).
  • Martxoak 2:Euskalgintzaren berregituratzea eta indarberritzea, 1975-2023.
    • Hizlaria: Garikoitz Goikoetxea Etxeberria (Elduain, 1989).
  • Martxoak 16:“Nora goaz? Etorkizunera begira” mahai ingurua.
    • Moderatzaile: Kike Amonarriz Gorria (Tolosa, 1961).
  • Parte hartzaileak:
    • Idurre Eskisabel Larrañaga (Beasain, 1970).
    • Eneko Gorri Gantier (Angelu, 1983).
    • Intza Gurrutxaga Loidi (Getaria, 1996)
    • Jon Sarasua Maritxalar (Aretxabaleta, 1966).

Ikastaroan izena emanteko, hemen.