
Euskararen Etxeak Polonian egingo diren EMYA 2025 Europako Museoen Sarien kongresuan eta sari banaketan parte hartuko du
- Euskararen Etxea European Museum of the Year Awards (EMYA) 2025 sarietan finalista izateko aukeratu dute, Europako 42 museo berritzaileenen artean kokatzen duen saria.
- Horrekin batera, Europako Kontseiluak ematen duen Europako 2025eko Museoan Saria irabazi du Euskararen Etxeak.
Hori dela eta, European Museum Forum erakundeak antolatu duen European Museum of the Year Awards (EMYA) sarien kongresu eta sari banaketan parte hartuko du Euskararen Etxeak, Poloniako Białystok hirian, maiatzaren 21etik 25era bitarte. Aurten, Oroimena eta elkartasuna ekintza kolektiborako lelopean egingo dira.
Euskararen Etxeko zuzendari Iurdana Acasuso Atutxak, hain zuzen, bi agerraldi egingo ditu maiatzaren 23an: batetik, 30 minutuko hitzaldia eskainiko du Euskararen Etxeko egitasmoa aurkezteko, Europako Kontseiluaren eskutik jasotako Europako 2025eko Museoan Saria tarteko; eta, bestetik, Ondare bizia: museoak eta komunitateak orainari forma ematen izenburuko mahai-inguruan parte hartuko du, beste museo batzuekin batera: Alvor Lifeboat Interpretation Center, Portimão, Portugal; Open Air Museum Het Hoogeland, Warffum, Herbehereak, eta, azkenik, Collective Memory Point, Vad, Errumania.
Maiatzaren 24an, halaber, EMYA 2025 sari nagusiaren irabazlea iragarriko dute, 22:00etan.

EMYA sariak
Europako Kontseiluak 1977an sortutako Europako Urteko Museoen Sariek (EMYA) Europako museo-sektorearen bikaintasuna eta berrikuntza aitortzen dute. Sari-banaketa ekitaldia maiatzaren 24an izango da, Białystok-en (Polonia), European Museum Forum-en urteroko kongresuan.
Europako museo-eszenaren bikaintasuna saritzea eta museoen aurkezpenean eta kudeaketan berrikuntza sustatzea du helburu. Azken bi urteetan instalazioak modernizatu edo jendearentzat ireki dituzten erakundeei ematen zaie saria, ikus-entzuleak erakartzeagatik, murgiltze-esperientziak eskaintzeagatik eta hezkuntzan eta gizarte-erantzukizunean estrategia berritzaileak garatzeagatik nabarmentzen direnei.
Ikusi gainerako finalistak hemen.