Euskararen Etxeak Bizkaiko Ondarearen Europako Jardunaldien 25. urteurrenean parte hartuko du

2025-09-15

Bizkaiko Foru Aldundiak Ondarearen Europako Jardunaldien 25. edizioa aurkeztu du gaur, zeina arkitekturaren inguruan ardaztuko den. Hala, urrian zehar, 160 erakundek (54 udal, 79 kultura-entitate, 27 museo) antolatutako 250 kultura-jarduera izango dira, betiere Bizkaiko arkitektura-ondarea herritarrengana hurbiltzeko asmoz.

Euskararen Etxeak ere jardunaldi horietan parte hartuko du: urriaren 17an, familiei zuzendutako Komunitatea Eraikiz izenburuko tailerra izango da, 17:30etik aurrera: “komunitatea landuko dugu, jolasa eta arkitekturaren bitartez. Criaturas Infinitas kolektiboaren lantegiak irudimena, pentsamendu kritikoa eta arazoen konponbidea sustatzen ditu”.

Egitarau osoa eta erreserbak www.ondareabizkaia.eus webgunean edo 94 402 80 81 / info@euskararenetxea.eus