Euskararen Etxeak Bilboko Open ekimen arkitektonikoan parte hartuko du urriaren 4an

2025-09-26

Open egitasmoaren barruan bisitatu ahalko den eraikinetako bat izango da Euskararen Etxea; Open irailaren 29tik urriaren 5era egingo da, eta guztira, 89 eraikin bisitatuko dituzte  herritarrek hiri-diseinu eta -garapeneko eraikin enblematikoak eta jardunbide egokiak ezagutu ditzaten.

Hala, Euskararen Etxea urriaren 4an bisitatu ahalko da, Open ekimenaren barruan, 10:00etatik aurrera.

Euskararen Etxeko eraikinari dagokionez, Euskararen Etxea 2004an inauguratu zen, euskal gizartean hizkuntza sustatzeko eta zaintzeko erreferente izateko helburuarekin. Eraikina 50eko hamarkadan eraiki zen, frankismo garaian. Besteak beste, bertan Euskararen Interpretazio Zentroa kokatzen da, zeinak euskararen bizi-indarra eta aniztasuna transmititu nahi dituen. Halaber, inplikazio pertsonala aldarrikatzen du, norberak egin baitio ekarpena euskarari. Azken batean, euskararen askotariko izaerak batu egiten gaitu, gehitu egiten du.

Open proiektuari buruzko informazio guztia, hemen.