Euskararen Etxea — 2025eko Europako Kontseiluaren Museoen Saria — izango da nazioarteko ekitaldi honen anfitrioia 2026an, European Museum of the Year Awards (EMYA) elkarteko kideak bilduko dituena. Ekitaldia Bilboko Euskalduna Jauregian egingo da 2026ko ekainaren 10etik 14ra.
Euskararen Etxea
Bizkaiak Europako museo-ekitaldi ospetsuena hartuko du 2026ko ekainaren 10etik 14ra, European Museum of the Year Awards (EMYA) kongresu eta galarekin. Ekitaldiak Euskararen Etxea izango du anfitrioi, European Museum Forumeko antolatzaileek iragarri bezala.
Museoen sektoreko profesionalentzako eta kultur eragileentzako hiru eguneko biltzarra izango da. Era berean, sari-banaketa ekitaldia egingo da eta Bizkaian ere hainbat jarduera kultural osagarri antolatuko dira.
Leixuri Arrizabalaga Euskara, Kultura eta Kirol foru diputatuak esan bezala “Bizkaiak nazioarteko kultur ekitaldi garrantzitsua hartuko du gure hirian, aukera paregabea da gure museoak ezagutarazteko, nazioarteko harremanak sendotzeko eta ezagutza trukatzeko”.
Euskararen Etxea hartzen duen Bizkaiko Foru Aldundiaren Euskararen Interpretazio Zentroak 2025eko Europako Kontseiluaren Museoen Saria jaso zuen aurtengo apirilaren 7an. Bizkaiko Ahaldun Nagusia Elixabete Etxanobe eta Euskararen Etxeko zuzendaria Iurdana Acasuso Estrasburgon izan ziren, Europako Kontseiluko Kongresuko Kultura Batzordeak emandako saria emateko ekitaldian. Era berean, Euskararen Etxeak European Museum of the Year Awards (EMYA) erakundeak antolatutako jardunaldian parte hartu zuen maiatzaren 21etik 25era Poloniako Biaystok hirian.
Euskararen Etxea
Euskararen Etxea, Bilboko San Inazio auzoan kokatua, 2004an sortu zuten Bizkaiko Foru Aldundiak, Bilboko Udalak eta Eusko Jaurlaritzak. Gaur egun, Azkue Fundazioak kudeatzen du, Bizkaiko Foru Aldundiak egindako lagapenaren bidez. Euskararen Etxeak hiru zerbitzu eskaintzen ditu: coworking gunea, aretoak uzteko zerbitzua eta Euskararen Interpretazio Zentroa.
Euskararen Etxea eta bere Euskararen Interpretazio Zentroa sarbidea dira euskaran murgildu nahi dutenentzat. Gune dinamikoa da bere komunitatearentzat eta bere biziberritzean lan egiten dutenentzat.
2023an berritua, Euskararen Interpretazio Zentroak euskararen bizi-indarra eta aniztasuna modu ausart, dibertigarri eta irudimentsuan, baina aldi berean zehatz eta zientifikoan, transmititzea du helburu. Helburua da hiztunak nabarmentzea eta inplikazio pertsonalak eta komunitatearen (hiztunak eta hiztunak ez direnak) jarrera aldarrikatzea hizkuntza biziberritzeko prozesuan.
Bere egitarauaren bidez, bisitariaren eta hizkuntzaren arteko lotura sortu eta indartu nahi du, euskararen etorkizuna hiztunen esku dagoen ideia indartuz. Denok egiten diogulako ekarpena euskarari.
Urteko Europako Museoaren Saria
Urteko Europako Museoaren Saria eta horrekin lotutako gainerako sariak urtero banatzen dira hitzaldian eta sari-banaketan.
60 museotara eginiko bisitak hartzen ditu hautaketa-prozesu zorrotzak, eta urtero egiten den konferentzia batean amaitzen da, zeinak museoen sektoreko 250-300 profesional nabarmen biltzen dituen. Bertan, hautagaiek beren museoak aurkezten dituzte, irabazleak iragartzen dira eta Europako museoen esparruko funtsezko balioak eta ideia berritzaileak eztabaidatzen, berritzen eta berrinterpretatzen dira.
Ia 50 urteko jardunaren eta EMYAk metatutako gizarte- eta komunitate-beharrei buruzko ezagutzaren ondorioz, zeintzuk museoak Europako ondarea esploratzeko espazio zibiko erabakigarri gisa sustatu, sortu, garatu eta sostengatzen dituzten, konferentziak sektoreko berrikuntzarako eta jardunbide egokietarako etengabeko erreferentzia-puntu gisa balio du.
Manchesterreko Museoak (Manchester, Erresuma Batua) irabazi zuen 2025eko Europako Museoaren EMYA saria.






