Euskaltzaleen Topaguneak Euskararen aldeko aktibazio soziala: aukerak eta proposamenak ikastaroa antolatu du ekainaren 27an eta 28an, Donostian, EHUren udako ikastaroen baitan.
“Aurten praktika zehatzetan jarriko dugu fokua: munduko beste hizkuntza gutxituetako hainbat aktibazio-esperientzia ezagutuko dugu (Galesko kasua bereziki landuz), beste mugimendu sozialetako esperientzietan arakatuko dugu eta berauen artean, euskararen aldeko dinamiketarako baliagarriak izan daitezkeen proposamenak aztertuko ditugu, eta azkenik, begirada euskalgintza barruko egitasmo berritzaileetan jarriko dugu”.
Egitaraua:
Ekainak 27
Aktibazio-esperientziak munduko hizkuntza gutxituen artean, Maialen Sobrino. Lopez Garabide Elkartea
Cymdeithas yr Iaith: esperientziak partekatzen Gales eta Euskal Herriaren artean, Mabli Siriol Jones. Cymdeithas yr Iaith – Lehendakaria
Mahai ingurua: Aktibismo intersekzionala
Euskalgintzari begirada mugimendu ekologistatik, Lorea Flores Compains. Greenpeace – Hego Euskal Herriko koordinatzailea
Armairuak eta arnasguneak. Euskalgintzari begirada aktibismo feminista eta LGTB-tik, June Fernández Casete. Kazetari feminista
Ekainak 28
Ziberaktibismoa: Zuhaitza, Huntza, Mihura, Errizoma, Gorka Julio Hurtado. Talaios kooperatiba – Kooperatibista
Feminismoa eta euskalgintza: joan etorrian, Miren Aranguren Aranguren Etxarte. Emagin Elkartea – Koordinazio taldeko kidea, ikerketan jarduten du bereziki
Mahai ingurua: Mahai-ingurua: aktibazio sozialerako bide berriak mugimendu euskaltzalean
Mikel Azkarate Perez. Lau Haizetara topaguneko talde eragileko kidea
Iban Arantzabal Arrieta. Tokikom-Goiena – Goiena komunikazio Taldean zuzendari nagusia
Yasmine Khris Maansri. Laba-Iruñea – LABA elkartearen kidea
Informazio gehiago, hemen.