“Euskaraldiaren Ihes Gela” Euskararen Etxean izango da maiatzaren 10ean

2025-04-30

Maiatzaren 10ean, larunbata, Euskaraldiaren Ihes Gela izango dugu Euskararen Etxean.

Parte-hartzaileek Euskaraldiari buruzko zazpi proba gainditu beharko dituzte:

  1. Proba ludikoa: Cypher Egiptoarra
  2. Zer da Euskaraldia?
  3. Euskaraldiaren historia
  4. Ahobiziak eta Belarriprestak
  5. Ariguneak
  6. Euskararen erabilera sustatzeko aholkuak
  7. Proba ludikoa: Flip Tac Toe“

Ihes-gelaren ezaugarriak:

  • Iraupena: Ordubete
  • Taldeak: 2 – 8 lagunekoak (gehienez 4 talde saio bakoitzeko)
  • Adina: 16-18 urte bitarteko gazteak / Familiak
  • Ordua: 11:00-12:00 / 12:00-13:00
  • Prezioa: Doan

Interesa izanez gero, egin erreserba: 94 402 80 81