Euskaltzaindiak Euskara Batuaren Ahoskera Zaindua izeneko jardunaldia ondu du ostiralean, Euskaltzaindiaren Gipuzkoako ordezkaritzan.
“Euskara Batuaren Ahoskera Zaindua (EBAZ) arautu zuen Euskaltzaindiak (87. arauaren bidez) duela 25 urte eta ‘Jean Haritschelhar gogoan’ leloaren harira, orduko euskaltzainburua omendu nahi izan dute urteurren-ospakizun honetan”.
Goiz osoa iraungo du jardunaldiak, eta hauxe da egitaraua:
10:00 Hasiera ekitaldia
10:15 María Jesús Gil Valdés · Madrilgo Unibertsitate Konplutentseko irakaslea: La enseñanza de la pronunciación: por qué, a quién, cómo (Ahoskeraren irakaskuntza: zergatik, nori, nola) * Aldi bereko interpretazio zerbitzua egongo da
11:15 Kafea
11:45 Xabier Euzkitze – Aner Euzkitze: Hitzetik kortsera
12:15 Ahoskera batzordekideen mahai-ingurua: EBAZ atalez atal
Ahoskera batzordeko kideak: Maider Bedaxagar (moderatzailea)
Agurtzane Elordui · Irantzu Epelde · Pilartxo Etxeberria
Oroitz Jauregi · Miren Lourdes Oñederra
13:15 Solasaldi orokorra
13:45 Azken hitzak
Informazio gehiago, hemen.