Euskaltzaleen Topaguneko zazpi elkartek egitasmo arrakastatsu bana aurkeztuko dute online

2021-04-20

Euskaltzaleen Topaguneak Proiektu Azoka 2021 antolatu du apirilaren 24an; osasun egoera tarteko, ekimena online egingo da: “1Eratu ildoaren baitan, Topaguneko zazpi elkartek euren herrietan burutzen duten egitasmo arrakastatsu bana aurkeztuko dute laburrean: aisialdikoak, kulturgintzakoak, sentsibilizazio alorrekoak…. Azalduko dituzten proiektu guztiak, gainera, beste herrietan egingarriak direla iritzita aukeratu dira”.

Hauexek dira onlineko saioan parte hartuko duten elkarte eta egitasmoak:

  1. Gurasoleku (Ttakun)
  2. OZEN (Berbaizu)
  3. Ikasle Eusleak (Galtzaundi)
  4. Igande arratsaldeak familian (Hogeitalau)
  5. Ibilaldi historikoak (Loramendi)
  6. Mintzakuadrillak: aisialditik, gazteen ahalduntzera (Topagunea)
  7. Ikusentzunezkoak eta sare sozialak -Kameratoia eta Biziber- (Topagunea)

Informazio gehiago: https://labur.eus/Uq95Z