EkosistemaBizia lelopean egingo da jardunaldia, Soziolinguistika Klusterrak 20 urte betetzen dituenean. “Bilgune izan nahi du, euskal soziolinguistikaren jarduna aztertzeko eta datozen urteetako erronken inguruan elkarrekin hausnartzeko”.
“2024ko Euskal Soziolinguistika Jardunaldian, euskara biziberritzeko interesgarriak eta baliagarriak izan daitezkeen zenbait auziri helduko diegu. Eta, bide batez, hurrengo 20 urteetan datorrenaz eta egin nahi genukeen bideaz hausnartuko dugu. Urtero bezala, euskal soziolinguistikaren ekosistema biziaren topagune izan nahi du jardunaldiak; ikerlariak, aktibistak, erakunde arduradunak, teknikariak, irakasleak, aholkulariak eta ekosistema hau osatzen duten denetariko izakiak elkarlanean jartzea aurrera begira emankorra dela baitakigu”.
Egitaraua:
9:00 | DOKUMENTAZIO BANAKETA |
9:15 | IREKIERA |
9:30 | HITZALDIA Hizkuntza gutxituaren inguruko diskurtso emergenteak Katalunian [Hitzaldia gaztelaniaz] Avel-li Flors (CUSC-Universitat de Barcelona) |
10:30 | PANELA Hizkuntza gutxituaren inguruko diskurtso emergenteak Euskal Herrian Diskurtsoak etnizitatetik haratago – Onintza Legorburu (Emun) Hizkuntzak bizindartzeaz, galtzeaz baino gehiago – Xan Aire (Plazara) Inposizioak, pribilegioak, eta beste botere gatazka batzuk – Mikel P. Ansa (Berria) |
11:30 | ATSEDENALDIA |
12:00 | TAILERRAK (Talde-ariketak) |
1. Soziolinguistika Hezkuntzan – Soziolinguistika Klusterra eta EAEko Berritzegune Nagusia | |
2. Immigrazioa eta integrazio soziolinguistikoa – Soziolinguistika Klusterra | |
3. Kirol antolatuaren lekua euskararen biziberritzean – Emun | |
14:00 | BAZKARIA |
15:00 | HITZALDIA Katalanaren soziolinguistikaren ekosistema [Hitzaldia gaztelaniaz] Avel-li Flors (CUSC-Universitat de Barcelona) |
Informazio gehiago, hemen.