Euskal musikariak eta ikasleak lotuko ditu “Musikariak Ikastetxeetan” egitasmoak

2021-03-23

Musikariak Ikastetxeetan egitasmoak 30 musikari eramango ditu Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako haibat ikastetxetara; musikariek sorkuntza prozesua azalduko diete ikasleei; Nafarroan “arrakasta” izan ondotik abiatu du Jaurlaritzak proiektua EAEn.

Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailak bultzatuta, programak musikako profesionalak euskal ikastetxeekin lotu nahi ditu, euskal kulturaren transmisioa sustatzeko asmoz.

Euskal musika eta kultura curriculumean txertatzea da helburu nagusienetako bat, ikasleek sormenezko sorkuntza- eta gogoeta-prozesuak ezagutu ditzaten eta haien artean piztu daitezen. Hartara, euskarazko musikaren ibilbidea ezagutu eta ulertzeko beharrezkoak diren tresnak jasoko dituzte ikasleek. Halaber, sentimenduak transmititzeko eta identitateak sortzeko bidea ere izango egitasmoa.

92 saio aurreikusi ditu Jaurlaritzak ikasturte honetarako —13 egingo dituzte Araban; 48, Bizkaian; eta 31, berriz, Gipuzkoan—, eta aurrerantzean ikastetxe guztietara zabaldu da. DBH 3. eta 4. mailetako eta batxilergoko 1. eta 2. mailetako ikasleekin hasiko dira

Hainbat belaunalditako 30 musikari aktibok hartuko dute parte egitasmoan, tartean, La Basu, Eñaut Elorrieta, Ines Osinaga, Joseba Irazoki, Jurgi Ekiza, Maite Larburu, Mikel Urdangarin, Olatz Salvador, Rafa Rueda, Thierry Biskari eta Zuriñe Hidalgo.