Euskal literatura eta ondarea uztartuko ditu Gernikako Euskal Herria Museoak

2021-02-16

Gernikako Euskal Herria Museoak euskarazko literatura eta ondarea landuko ditu Literatura eta ondarea izeneko egitarauaren baitan.

Euskarazko pasarteak irakurriko dira Gernikako Euskal Herria Museoaren hileroko jardueran: “Testuetan landutako gaiei buruzko eztabaida interesgarriak sortzeaz gain dinamika honek euskarazko irakurzaletasuna bultzatu nahi du. Ondarea beti izan da idazle eta artisten inspirazio-iturri garrantzitsua. Euskarazko literatura oso lotuta dago Euskal Herriko historia, ohitura, sinesmen, leku eta jendearekin”.

Egitaraua otsailaren 18an hasiko da, Kirmen Uriberen Bilbao-NY-Bilbao irakurrita; martxoaren 11n, Toti Martinez de Lezearen Urak dakarrena, eta hilaren 25ean, Miren Agur Meaberen Nola gorde errautsa kolkoan.

Apirilaren 22an, Bernardo Atxagaren Markak irakurriko da. Maiatzaren 22an, Martha Gellhornen Pazkoa aurreko gaua.

Amaitzeko, ekainaren 17an, Julen Belamunoren Hotz industriala-Ahaztutako pintoreak liburuak itxiko du egitaraua.

Ondoko autoreek topaketetan parte hartuko dute: Toti Mtz. de Lezea, Miren Agur Meabe, eta Julen Belamuno. Halaber, Edorta Jimenezek maiatzaren 22ko saioa zuzenduko du, Martha Gellhornen Pazkoa aurreko gaua

Literatura eta ondarea zikolarekin, Bizkaiko Foru Aldundiko museoak egungo testuinguruaren gainean gogoeta egitera gonbidatuko ditu interesa duten pertsonak, “kultura inoiz baino beharrezkoagoa den garai honetan”.

Saioak 17:30ean hasiko diren. Bertaratzeko aurretik eman beharko da izena:  946 255 451 edo euskalherriamuseoa@bizkaia.eus .