Euskal Idazleen Elkartea eta Garabide Lantoki Kooperatiboan arituko dira irailetik aurrera

2022-06-22

Iragan maiatzaren 30ean, Euskararen Etxeko co-working gunean aritzeko ez ohiko bigarren deialdi bat abiatu genuen, 2021eko Lantoki Kooperatiboaren jardunaren ebaluazioa egin ondoren. Deialdian parte hartzeko epemuga ekainaren 17an amaitu zen.

Hartara, bigarren deialdi horren ebazpenaren arabera, bi eragile hauek arituko dira gurean, 2022ko irailetik aurrera: Euskal Idazleen Elkartea (EIE) eta Garabide.

“Euskal Idazleen komunitatea biltzea eta kideak harremanetan jartzea EIEren misioa. Horrekin batera, idazkuntza eta idazlearen lana balioestea eta arlo guztietara zabaltzea”. Halaber, “Garabide elkartea irabazi asmorik gabeko elkartea da, garaperenerako gobernuz kanpoko erakundea, hizkuntza lankidetzara dedikatzen dena. Hizkuntza gutxituak dituzten munduko komunitateekin elkarlana egiten du, euskararen esperientzia erakutsi eta euren mugimenduetan lagunduta”.

Horiek horrela, bederatzi eragile arituko dira Lantoki Kooperatiboan: Tokikom, Euskaltzaleen Topagunea, Emun, 111 Akademia, Loraldia Kultur Elkartea eta Euskal Kulturgileen Kidegoa (EKKI), Euskal Idazleen Elkartea eta Garabide.