
Irailaren 1ean ezereztuko da Euskararen Etxean kokatutako Euskal Alien Nazioa ihes-gela.
Ordura arte, goizez eta arratsaldez egiteko aukera izango duzue. Horretarako, hartu telefonoa eta deitu: 94 402 80 81.
Parte-hartzaileek euskarari lotutako zientzia fikziozko misterioa askatu beharko dute aretotik atera ahal izateko.
“2155. urtean gaude. Estralurtarrak Euskal Herrira iritsi berri dira euskararekiko mirespenak itsututa. Beraien espazio-ontzia Euskal Herriko txoko guztietatik ikus daiteke. Beraien helburua argia da: euskara hartu eta beraien bizilekura eraman…”.
Hartara, azkar ibili ihes-gelak ez baitu luzez iraungo.
Erreserba egiteko, deitu lehenbailehen: 94 402 80 81.
