
Bizkaiko Derio udalerrian lau kultur ekitaldi ondu dituzte hil honetako lau igandeetan, Eureka Domeka! izenburupean; Derioko “malekoian” egingo dira, eta euriz eginez gero, Altxagako Gazte Txokoan aurkeztuko dira, 18:0etatik aurrera.
Ekitaldiak askotarikoak izango dira; esaterako, igandean, hilak 5, Miren Narbaiza Mice musikaria ariko da.
Irailaren 12an, Komiki Inprobisatu Saioa egingo dute Unai Iturrigak, Dani Fanok eta Iñigo Astizek.
Irailaren 19an, bertso saioa izango da: Nerea Ibarzabal eta Eli Pagola. Beñat Vidal gai jartzaile arituko da.
Azkenik, 26an musika itzuliko da, Westfalia Txoy System-en eskutik.
