“Etxealditik Euskaraldira” abian da

2020-04-21

COVID-19 koronabirusak eragindako egoeraren ondorioz, eta azaroaren 20tik abenduaren 4ra egingo den Euskaraldia etxetik prestatzeko asmoz, Euskaraldiaren antolatzaile eta sustatzaileek Etxealditik Euskaraldira. Ohitura aldaketa etxean hasten da ekimena abiatu dute maiatzaren 3ra bitarte. Ekimen horren helburua da hizkuntza ohiturak etxetik hastea aldatzen.

Pandemiak eragindako egoeraren ondorioz, inoiz baino gehiago ari gara hitz egiten etxekoekin zein kanpoko lagun eta ezezagunekin teknologia berrien bidez. Euskaraldiaren arabera, “komunikatzeko, hitz egiteko, elkarrekin aritzeko behar horren oinarrian, hizkuntzadago. Horregatik, proposamena dugu zuentzako: hasiko gara hizkuntza ohiturak etxetik aldatzen?”

Maiatzaren 3ra arte iraungo du etxean, etxekoekin baina baita etxetik, kanpokoekin ere burutuko den ekimena. “Etxean eta etxetik ditugun harremanetan (gertukoekin ditugun harreman horietan) ditugun hizkuntza portaerak aztertu eta horiek aldatu edo finkatzeko ariketa da proposatzen dizuguna. Horrela etxetik hasiko gara prestatzen azaroaren 20tik abenduaren 4ra egingo dugun Euskaraldia, euskara gehiago, gehiagorekin, gehiagotan erabiltzeko”.