“Etorkizuneko hizkuntza-politikak eta euskararen erabilera erosoa” jardunaldia egingo dute Bilbon

2022-02-23

Euskalgintzaren Kontseiluak Etorkizuneko hizkuntza-politikak eta euskararen erabilera erosoa izenburuko hitzaldi-eztabaida antolatu du gaur, Bilboko La Bolsa eraikinean, 19:00etik aurrera.

Kontseiluaren arabera, euskararen normalizazioa, Batuz Aldatu akordioa eta beste hainbat gairi buruz solastatzeko beta izango dute bertaratuek.

“Batuz aldatu izena hartu du Euskalgintzaren Kontseiluak hizkuntza-politiketan eragiteko adostasun sozialen ekimenak. Jauzia egiteko garaia da: hizkuntza-eskubideen alde, gizarte kohesioaren alde, euskararen alde. Eta horretarako, ekainaren 19an aurkeztutako dokumentuak hizkuntza-politika berrirako bide-orria izan nahi du”.