
Euskalgintzaren Kontseiluak eta Eusko Jaurlaritzaren Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzak Ongi etorri euskararen mundura. II. Harrera jardunaldiak ondu dituzte ekainaren 5ean eta 6an, Bilboko Arrupe Etxean.
“Euskararen normalizazio eta biziberritze prozesuaren egungo erronketako bat da euskal herritar berriak helburu hori erdiesteko aliatu egitea. Horretarako, ezinbestekoa da hizkuntza harrera egokia gauzatzea. Premia hori sumatuta lanean ari dira hainbat eragile eta instituzio. Nolanahi dela, sortzen ari diren gogoeta eta praktika horiek elkarrekin partekatu eta amankomunean bideratzea premiazkoa da hizkuntza harrera egokira ailegatzeko”.
Hauexek dira jardunaldietan parte hartuko duten hizlari batzuk: Vanessa Bretxa i Riera Kataluniako Generalitateko Katalanaren Ezagutza Eskuratzeko eta Erabilera Sustatzeko zuzendari nagusia, Belen Uranga Arakistain Soziolinguistika Klusterreko ikerlaria eta Bat Soziolinguistika Aldizkariaren koordinatzailea eta SOS Arrazakeria erakundeko kide Mikel Mazkiaran Lopez de Goikoetxea. Ikusi egitarau osoa.
Ekimena udaletako arduradun politikoei, euskara eta migrazio teknikariei, hezkuntza formal eta ez-formaleko hezitzaileei eta gizarte mugimenduetako kideei zuzenduta dago; halere, interesa duen nornahi bertaratu daiteke.
Izena emateko, sartu hemen.