EIZIEk “100 gr zalantza: gramatika-izpiak itzultzaileentzat” ikastaroa ondu du Donostian eta Bilbon

2022-04-26

Euskal Itzultzaile, Zuzentzaile eta Interpreteen Elkarteak 100 gr zalantza: gramatika-izpiak itzultzaileentzat izenburuko ikastaroa antolatu du online eta aurrez aurre.

Donostian, maiatzaren 3an, 16:00etatik 19:00etara, Euskaltzaindiaren egoitzan eta Bilbon, maiatzaren 4an, 16:00etatik 19:00etara, Euskararen Etxean.

Horrekin batera, onlineko saioak ere egingo dituzte, Moodle plataforma baten bitartez.

Hauxe da ikastaroaren xedea: “Zein dira itzultzaileok euskaraz maizenik izaten ditugun 100 gramatika-zalantzak, eta zer sartzen da 100 gramo zalantza dituen zorro batean? Ikerketa batek argitu digu hori dena berriki, eta ondorioen berri ematera gatoz ikastaro honetan”.

Patxi Petrirena eta Fernando Rey arituko dira irakasle.

Informazio gehiago, hemen.