Uztailaren28an hasi eta abuztuaren 2an amaitu behar zen Jaialdi 2020 festa ezaguna Boisen. Halere, eta munduan zabaltzen ari den pandemia tarteko, 2021eko uztailaren 27tik abuztuaren 1era egingo da.
Euskal Herritik kanpo egiten den jaialdi handiena da Jaialdi, eta bost urterik behin egiten da.
Antolatzaileek jakinarazi dutenez, Jaialdi 2020rako sarrera erosita zeukatenek sarrera berria eskuratu beharko dute. Aurtengo edizioko sarreraren kopurua ostera, berreskuratu ahalko dute. Sarrerei lotutako informazio guztia hemen.
Jaialdiren webgunean jasotzen denez, “Jaialdi munduko euskal jaialdi handienetako bat da, Boiseko euskal komunitateak munduari oparitutako kulturaren ospakizuna. Bost urtean behin, milaka pertsona etortzen dira Idahora mundu osotik dantza egiteko, jateko, kantatzeko, musika jotzeko eta lagun zahar eta berriak ezagutzeko. Ikus gure ekitaldi berezien egutegia: dantza-erakusketak, Sports Night, Festara…”.