Bertsolaritza eta antzerkia uztartzen dituen “KEA” ikuskizuna aurkeztuko dute Euskararen Etxean

2023-09-21

Euskararen Etxeak eta Euskal Idazleen Elkarteak KEA ikuskaria ondu dute urriaren 5ean Euskararen Etxean, 19:30etik aurrera; ikuskizunak bertsoa eta antzezpena batzen ditu; Ondarearen Europako Jardunaldien XXIII. Kanpainaren baitan egingo da.

Agertokian, hauexek izango dira: Uxue Alberdi eta Miren Amuriza bertsolariak eta Aiora Sedano eta Irati Agirreazkuenaga aktoreak.

Halaber. ikuskizunaren gidoia Leire Vargasek idatzi du, Mikel Ayllon zuzendaritzaz arduratu da, eta eszenografia ATX Teatroak ondu du.

Hauxe da sinopsia: “KEA Liburuxkak bildutako testu klasikoetatik abiatuta antzerkia eta bertsolaritza uztartu duen emankizuna duzue hau. Zeri idatzi diete bizkaitarrek? Zergatik egin dute? Zer geratu da bazterrean? Eta zer geratu da idatzi barik? Ekaia, erleak, denbora… kearen bidez harilkatuta helduko zaizkio gaiak ikusleari”.

Erreserbak egiteko: komunika@idazleak.eus