“Bertsolamintza” bertsoari buruzko hausnarketen plaza Gasteiz, Bilbo, Itsasu eta Iruñean egingo da

2024-03-11

Bertsozale Elkarteak antolatzen duen gogoeta-jardunaldia da Bertsolamintz. Aurtengoa zazpigarren edizioa izango da, eta Nondik eta zeri kantatzen diogu? lelopean egingo da. Guztira, 15 adituk parte hartuko dute Gasteizen, Bilbon, Itsasun eta Iruñean egingo diren hitzorduetan.

Bilbokoa, hain justu, Euskararen Etxean egingo da, martxoaren 14an, 17:30etik aurrera, eta ondoko gaiak landuko dituzte:

•    Libreko bertsogintza. Kokapena, aukerak eta mugak, Jexux Mari Irazu.
•    Botere harremanak. Bertsolariaren itzalaren eta generoaren eragina bertsoaren balioespenean, Onintza Enbeita.

  • Aurkezle: Zihara Enbeita

Bertsolamintza baina, gaur bertan abiatuko da Gasteizko Goiuri jauregian, 18:00etatik aurrera:

•    Gai bati buruz kantatzeko zilegitasuna, Maider Arregi.

•    Egoera sozio-ekonomikoari kantatzen al zaio? Baiezkoan, ze ikuspegitatik egiten da? Politikari buruzko gaiak. Politika gaiei kantatzen al zaie? Baiezkoan, ze ikuspegitatik egiten da?, Aitor Bizkarra eta Oihana Iguaran.

  • Aurkezle: Aroa Arrizubieta

Beste bi hitzorduak hauexek izango dira:

Martxoak 20, asteazkena, Itsasuko Sanoki gelan, 18:00etan
•    Bertsolaritza ideologikoki lerraturik dago? Ideologia uniforme bat dago? Gaur egun ba da desadostasunik diskurtsoan?, Oihana Arana.
•    Diskurtso guztiak errespetagarriak dira?, Maialen Akizu eta Ainhoa Urien.

  • Aurkezle: Battit Crouspeyre

Martxoak 21, osteguna, Iruñeko LABA espazioa, 18:00etan

  • Gai-jartzaile autorea, Julio Soto eta Imanol Artola.
  • Formatik haragoko lanketa bertso eskoletan; gaien eta ideologiaren lanketa, Odei Barroso, Unai Iturriaga, Sarai Robles, Aitor Salegi eta Oihane Perea.
  • Aurkezle: Saioa Alkaiza  

Martxoaren 23an, hitzaldi guztiak egun bakarrean entzun ahalko  dira, Amasa-Villabonan, Bertsozale Elkartearen egoitzan.