Galtzagorri Elkarteak argitaratzen duen Behinola haur eta gazte literaturako euskarazko aldizkariaren 43. alea kalean da. Zenbaki berria edizio-lanaren inguruan ardazten da.
Hau da ale berriaren aurkibidea:
- Aldizkariaren azalean behi baten erdia margotu du Yolanda Mosquerak.
- Media Vaca argitaletxearen Vicente Ferrer editorea elkarrizketatu dugu.
- Maite Gurrutxaga, Javier de Isusi, AlexFk eta Miren Asiain Lora ilustratzaileek edizioaz hitz egin digute sortzailearen begietatik.
- Udazkenean egingo dugun MarraziOak tailerraren berri izango duzu, izen-ematea zabalik dago!
- Booktuberboom_+ egitasmoaren nondik norakoa jaso dugu baita ere.
- Kizkur, Pintto txakurraren arreba, sartu da Iñigo Astizen ipuinetik. Yolanda Mosquerak ilustratu du.
- Dani Martirenak autoekoizpenari buruz idatzi du.
- ANTI liburu-denda editore-lanean aurkeztu digute Alex Filiatreauk eta Nerea Marquezek, Zirimiria liburuaren egileek.
- Iazko liburu aukeratuen iruzkinak egin ditugu.
- Aitziber Garmendiak bere umetako liburu kuttuna zein den kontatu digu.
- Leiho berri bat ireki dugu Behinolan. Euskaraz ez dauden eta euskaraz irakurri nahi ditugun obrak ekarriko ditugu. Asun Agirianok idatzi du lehenengo ‘Zer ekarriko?’ atala.
- Asier Iturralde Gastonek egin ditu denbora-pasak eta hurrengo Behinola ilustratuko du.
- Yolanda Mosquerak behiaren beste erdia margotu du kontrazalean.
Harpidedun egin zaitezke hemen.