Bederatzi eragile jardungo dira Lantoki Kooperatiboan 2024tik 2025era bitarte

2023-12-18

Euskararen Etxeak bere Lantoki Kooperatiboan jarduteko bigarren deialdia abiatu zuen iragan azaroan; deialdi horretara aurkeztu diren eragileak co-working gunean arituko bi urtez, 2024tik 2025era.

Hauexek dira Lantoki Kooperatiboan lan egingo duten eragileak:

Horiei Azkue Fundazioa gehitu behar zaie, zeinak Euskararen Etxea kudeatzen duen.

Eragileok sinatutako hitzarmenaren arabera, bi urtez egongo dira lanean Euskararen Etxean, 2024. urtetik 2025. urtera bitarte.  Halaber, deialdi publiko berri bat abiatuko da 2025. Urteko azaroan, 2026-2027 aldirako.

Bestalde, Lantoki Kooperatiboan arituko diren eragileok urtero jarduera ireki bat antolatu beharko dute Euskararen Etxean.

Lantoki kooperatiboaren helburu nagusiak:

  • Euskararen Etxeak desberdinen arteko elkarlana sustatu gura du Lantoki Kooperatiboaren bidez; era berean, euskarazko jardunari babesa eman nahi dio.
  • Euskararen Etxeak euskararen sustapen eta hedapenean eragitea du helburu. Hori dela eta, lantoki kooperatiboan lan egiteko aukera izango dute euskara helburu edo misio duten entitate, elkarte edota norbanakoek.
  • Doako erabilera eskaintzea.