Antzezlan laburrak sustatzeko laguntza plazaratu du Euskaltzaindiak

2021-08-23

Antzerki-ekoizpena sustatzeko laguntza plazaratu du Euskaltzaindiak bigarrenez Bilboko Udalaren laguntzarekin. Deialdiaren xedea euskarazko antzezlan laburrak sustatzea da: antzerki-obrek gehienez ere 30 minutu eta gutxienez 15 minutuko iraupena izango dute.

Euskaltzaindiak deialdiaren oinarrietan jaso duenez, “helburu nagusia euskarazko antzerkia hauspotzea da, batez ere, pieza laburren sorkuntzari lagunduz. Horrez gain, hautatutako lana jendaurrean estreinatzeko aukera ere emango zaio sarituari (epaimahaiak hala baderitzo, ekoizpenaren jarraipena egin ostean)”.

Gidoiak bidaltzeko epea 2021eko urriaren 15ean amaituko da, eta sariak hauexek izango dira:

  • 700 euroko laguntza gidoiari
  • beste 700 euro antzezlana 2022ko LAUTAN HIRU jaialdian estreinatzen bada (epaimahaiak erabakiko du hori, ekoizpenaren jarraipena egin ostean).

Gidoiak bidaltzeko epea 2021eko urriaren 15ean amaituko da. Informazio gehiago, hemen.