Musika esperimentalaren inguruan ardazten denHegoa Diskak diskoetxea abiatu du Londresen finkatutako Mikel Acosta musikariak. Zigiluaren lehenengo erreferentzia Angel Katarain ibilbide luzeko musikari, ekoizle eta soinu teknikari ordiziarraren lan elektronikoa izango da.
Katarainen disko homonimoak bederatzi doinu biltzen ditu, bere lantoki IZ estudioan grabatutakoak, Donostian, 1983etik 1993ra bitarte. Acostaren hitzetan, “estudioko esperimentu elektroniko bitxiak dira, dantza-pista huts baten eta esperientzia zinematografiko baten artean kokatzen direnak. Urrunetik entzuten diren ahotsak eta gitarra elektriko distortsionatuek Alemaniako elektronikako lehen esperimentatzaileen, post-punk-aren eta coldwave-aren eraginak islatzen dituzte”.
Binilozko LPan argitaratuko da diskoa, eta Acostak hiru kantu jarri ditu entzungai Acostak Hegoa zigiluaren bandcamp-ean.
Acostak, bestalde, hamar urte inguru daramatza Londresen bizitzen, eta bertan harremanak egin ditu euskal musikariekin. “Duela bederatzi urte Erresuma Batura joan nintzenetik, harreman handia egin dut euskal musikariekin. Atzerrian bizitzeak eta euskal musikarekiko benetako interesa duen jendea ezagutzeak ikuspegi desberdina eman dit eta nire kultura-ondarea hobeto ulertu dut. Zerbait egin beharra sentitu nuen jendearekin partekatzeko”.