Aitor Sarasua bertsopaper lehiaketa ondu du Bertsularien Lagunak elkarteak

2021-01-26

Bertsozale.eus webgunean jasotzen denez, lehiaketaren xedea “bertsoaren aldaera guzien presentzia bermatzeaz gain, plazatik harago dauden bertsolariei adierazteko parada ematea da”.

Lanak otsailaren 28ra arte bidali ahalko dira, eta bi kategoriatan lehiatuko dira: gazteak eta helduak. Martxoaren 20an, halaber, Aitor Sarasua bertsopaper lehiaketaren epaia jakinaraziko da.

“Bertsopaper lehiaketa honen helburua bertsoaren aldaera guzien presentzia bermatzeaz gain, plazatik harago dauden bertsolariei adierazteko parada ematea da. Izan ere, tradizioz, Ipar Euskal Herrian, eta Euskal Herri osoan oro har, bertso idatziak leku handia izan du. Tradizio hori bermatu eta hedatu nahi dugu, Aitor Sarasua bertsogintzan eta Ipar Euskal Herriko bertso irakaskuntzan eta sustapenean hain leku garrantzitsua izan duena omentzearekin batera”.

Lehiaketari lotutako xehetasun gehiago, hemen.