Euskararen zuzentasunari, egokitasunari eta naturaltasunari buruzko lau saio egingo dituzte Oihaneder Euskararen Etxeak, UEUrekin elkarlanean, ondutako Ahoskera Laborategian.
Ahoskera Laborategian, besteak beste, azentua, intonazioa eta euskal doinua jorratuko dituzte. Horretarako mahainguru bat eta hiru saio trinko antolatuko dituzte otsailetik apirilera bitartean:
Lehenengo saioa, mahai-ingurua, otsailaren 24an egingo da, Hitza lanabes, sarritan aldrebes izenburupean; Ilaski Serranok, Franc Dolosorrek eta Edurne Azkaratek parte hartuko dute jardunaldian.
Halaber, hiru saio trinkoak hauexek izango dira: Martxoaren 13an, Ahoskera(k) eta araua(k), Lourdes Oñederraren eta Oroitz Jauregiren eskutik. Martxoaren 27an, Kike Amonarrizek Nola jardun euskaraz erosoago eta lasaiago hitzaldia emango du. Azkenik, apirilaren 17an, 2tik 3dra, urratsez urrats laborategia zuzenduko du Julia Marinek. Hiru hitzaldi horien ostean, laborategiak egingo dira esperimentatzeko asmoz. Imanol Miranda, Jon Sanchez eta Alba Fernandez arituko dira bideratzaile.
Oihanederren arabera, “Ahozko euskararen inguruko lanketa berezia egin nahi da, eta praktikari garrantzi berezia emango zaio: saio bakoitzaren bigarren zatian, metodo enpirikoa geure egin, eta esperimentatu egingo da, ahozkoa lan-tresnatzat hartuta”.
Informazioa gehiago: oihaneder.eus
Izena emateko: ueu.eus