592 sarrera berri jaso ditu Euskaltzaindiak bere hiztegian

2021-07-13

Akademiak, azken sei hilabeteotan, 592 forma berri jaso ditu hiztegian, 427 sarrera eta 165 azpisarrera, tartean, “queer”, “nezeser”, “zaurgarritasun”, “trajeria”, “telelaguntza” eta “heteropatriarkal”.

Sarrera berriak egun erabiltzen diren hitzak dira, izan ere, aurten, forma berriak landu dituzte Akademian; esaterako, pandemiari lotutakoak: “koronabirus”, “asintomatiko”, “berragerpen”, “deskonfinamendu”…

Inguruko hizkuntzetatik hartutakoak ere jaso dituzte: “dumping”, “show”, “gulag”, “portzierto”, “remake”, “smartphone”, “router”, “poney”, “nezeser”…

Berria egunkariko albiste honetan informazio gehiago eskura dezakezue.