
“57. Durangoko Azokako izen-emateak irailaren 1ean zabalduko dira. Hiru izen-emate zabalduko dira: partaideek erakusmahaiak alokatzeko, kultur sortzaileek egitaraurako proposamenak aurkezteko eta ikastetxeek ikasle goizeko tailerretan parte hartzeko”, jakinarazi du Durangoko Azokak bere webgunean.
- Abenduaren 7tik 11ra egingo da aurtengo edizioa.
- Erakusmahaiak alokatu eta egitarauko proposamenak aurkezteko epea irailaren 1ean abiatuko da eta www.durangokoazoka.eus webgunean egin beharko da.
- Ikastetxeek Ikasle Goizeko tailerretan izena emateko epea irailaren 1ean zabalduko da.
- Online denda mantendu egingo da.
Informazio gehiago, hemen.