
Aurtengo udan ere, Euskararen Etxeak umeei zuzendutako “Udan, hitz eta jolas” egonaldiak antolatu ditu. Hiru txanda izango dira, eta 2014-2018 urteetan jaiotako umeei zuzenduta egongo dira. Zerbitzua doakoa izango da, baina 20 euroko fidantza jarri beharko da.
Izena emateko epea maiatzaren 5ean zabalduko da. Eskaerak jasotako ordenan onartuko dira. Txanda bakoitzean gehienez 15 umek parte hartuko dute, eta jarduera guztiak euskaraz egingo dira. Izena emateko: 944 02 80 81.
Euskararen Etxean, antzerkia, hitz-jolasak, dantza, kantagintza, eta oro har euskararekin eta sormenarekin lotutako hainbat jardueratan parte hartuko dute haurrek.
Egonaldiaren txandak:
- Ekainak 23 – 27
- Ekainak 30 – uztailak 4
- Uztailak 7 – 11
Egonaldiari buruzko bestelako xehetasunak:
- Adin-tartea: 2014-2018 urteetan jaiotakoak
- Talde kopurua: 15 ume
- Ordutegia: 10:00 – 13:30
- Doakoa + Fidantza (20€)
