320 lagun izan dira Euskararen Etxeko aretoetan urtarriletik otsailera bitarte

2021-03-01

2021eko lehenengo bi hilabeteetan 320 lagun izan dira Euskararen Etxeko aretoetan. Guztira, 9 erakundek ondutako 41 jarduera burutu dira espazio horietan.

Hauexek izan dira Euskararen Etxean haien jarduerak ondu dituzten eragileak: AEK, Ttap aldizkaria, Game Erauntsia, Bizkaiko Bertsozale Elkartea, Bizkaiko Ikastolen Elkartea, Gabriel Aresti Euskaltegia, Euskal Herriko Ikastolak, Euskaltzaleen Topagunea eta Leizaola Fundazioa.

Euskararen Etxeko espazioak erabilgarri daude euskara helburu edo misio duten entitate eta elkarteentzat. Espazio horiek aurkezpen, prestakuntza edota bileretarako balia daitezke.

Espazio guztien erabilera doakoa da eta erreserba egitea ezinbestekoa da.

Informazio gehiago: euskararenetxea.eus