111 Akademiak jakinarazi duenez, 2019. urteko 111 Akademiaren Saria erabakitzeko bere lehenengo bozketa txanda amaitu da, zeina otsailaren hasieratik martxoaren 5era arte zabalik izan den.
Lehenengo bozketa horretan botorik gehien jaso duten obrak hauek izan dira: Uxue Alberdiren Kontrako Eztarritik; Amets Arzallusen eta Ibrahima Balderen Miñan; Bernardo Atxagaren Etxeak eta hilobiak; Itxaro Bordaren Susmaezinak; eta, azkenik, Karmele Jaioren Aitaren Etxea.
“Akademiakideek martxoaren 31 baino lehen eman behar dute bost horietako baten aldeko botoa”, iragarri du 111 Akademiak.
Halaber, apirilaren amaieran jakinaraziko du 111 Akademiak nork irabazi duen saria.
Informazio gehiago: 111akademiak.eus.