Bilboko Lautan Hiru. Antzerki txikia, festibal handia ekimenaren laugarren edizioa egingo da otsailaren 3an, 10ean, 17an eta 24an. Jaialdian 11 emanaldi bilduko dira. Horiekin batera, umeei zuzendutako txotxongilo-ikuskizun bat ere izango da. Egitasmoa Euskaltzaindiak ondu du, Cafe Bar Bilbao, 7Katu gaztetxea eta BIRA Kultura eragileekin elkarlanean.
Euskaltzaindiaren arabera, “gehienbat, formatu txikiko lanak antzeztuko dira LAUTAN HIRU jaialdian, hala iraupenari, nola muntaketari dagokionez (oro har, 15-40 minutuko piezak izango dira), eta lau agertokitan antzeztuko dira: Euskaltzaindiaren egoitzan (Plaza Barria, 15), BIRA Kulturan (Erronda kalea, 2); Cafe Bar Bilbaon (Plaza Barria, 6); eta 7Katu gaztetxean (Solokoetxeko eskailerak)”.
Egitarauari dagokionez, honatx hitzorduak:
OTSAILAK 3:
Haurrentzako txotxongilo tailerrak
17:30 (7katu gaztetxea): 60 minutuko bi txanda; txanda bakoitzean 12 haur / 6-11 urtekoentzat / Zurrunka teatro
Izen-ematea: info@euskaltzaindia.eus / 944 158 155
19:00 (Euskaltzaindia): Susanaren iraultza / Esther Carrizo (50’)
20:00 (BIRA): Lakoste / Eneritz Artetxe (40’)
OTSAILAK 10:
19:00 (Cafe Bar Bilbao): Zure sotoko ardoa / XIX. Cafe Bar Bilbao saria – Irakurketa dramatizatua (25’)
20:00 (BIRA): Ogiak hizketan baleki / Mamiak kolektiboa – Josune V. Mendizabal (45’)
OTSAILAK 17:
21:00 (Euskaltzaindiaren egoitzatik abiatuta): Noiz utziko dio euria egiteari / Piszifaktoria Ideien Laborategia (20-30’)
20:00 (7katu): Ipuin-kontalaria / Maite Arrese (35’)
19:00 (Euskaltzaindia): Artistak eta kazetariak 1.0 / Kaitin Allende (25’)
OTSAILAK 24:
19:00 (Euskaltzaindia): Tribis – baserri galdue / Jon Ander Urresti (50’)
20:15 (7katu): Udaberria heldu da / Les Bobe Bobe (35’)
21:15 (BIRA): Tatxan magia ikuskizuna / Imanol Ituño eta Yogurinha Borova (35-40’)
Informazio gehiago, hemen.