“Hizkuntza gutxiagotuen biziberritzea eta garapen iraunkorra” jardunaldia egingo dute Udako Ikastaroetan

2020-09-07

Irailaren 16 eta 17an, Hizkuntza gutxiagotuen biziberritzea eta garapen iraunkorra izenburuko Topaketa burutuko dute Donostiako Miramar Jauregian, UPV/EHUk ondutako Udako Ikastaroen baitan.

Bi modutan parte hartzeko aukera izago dago, presentzialki eta online.

“Nazio Batuen 2030 Agendan ez da lotzen garapen iraunkorra hizkuntza eta kultura aniztasunarekin, are gutxiago hizkuntza gutxiagotuekin. Aldiz, euskaldunok lotura hori eraikitzen ari gara euskararen biziberritzea eta gizartearen garapena aldi berean landuta.  Hizkuntzaren garapen-indarra ikus daiteke beste zenbait herrialde edo hizkuntza-komunitateetan ere, adibidez, Kolonbiako nasatarren artean”.

Bada, gai horren inguruan arituko dira hainbat aditu hilaren 16an eta 17an, Donostian. Horrekin batera, liburu bat ere aurkeztuko da topaketan, eta Euskal Herriko, Latinoamerikako eta Afrikako (Kameruneko) adibideak ere aztertuko dira.

Informazio gehiago, hemen.