Euskal Diasporaren Eguna online egingo da

2020-09-02

Covid-19aren pandemia tarteko, Kanpoan den Euskal Komunitatearentzako Zuzendaritzak erabaki du 2020ko Euskal Diasporaren Egunaren edizio birtualki ospatzea. Hori dela eta, irailaren 8an ospatu ohi den diasporaren eguna astebete luzatuko da.

Munduko Euskal Etxeen Atariak jasotzen duenez, Zuzendaritzak Euskal Etxeei eskatu dizkie haien ospakizunen bideoak bidaltzeko irailaren 13a baino lehen, bideo guztiak bilduko dituen ikus-entzunezko lan luzea ontzeko asmoz. Bideoak bidaltzeko: euskaletxeak@euskadi.eus.

Horrekin batera, ekitaldi instituzional xume bat ere egingo da Gipuzkoako herri batean, zeinetan Iñigo Urkullu lehendakariak parte hartuko duen. Ekitaldi horretan herrialde eta euskal etxe desberdinetako dantzariek hartuko dute parte birtualki, bakoitza dantza bereko zati bat dantzatuz.