COVID-19 birusak eragindako egoeraren ondorioz, Euskararen Etxean egin behar zen bost ekitaldiko Hi(ZKI)bridoak zikloa bertan behera gelditu da. Halere, lanean ari gara, etxetik, Hi(ZKI)bridoak udazkenean kokatu ahal izateko.
Behin guztia berrantolatu ostean, data berriak jakinaraziko dizkizuegu lehenbailehen. Datak udazkenekoak izango dira, beraz, orbel artetik itzuliko dira Literatura Mutanteak.
Hi(ZKI)bridoak literaturaren eta ahozkotasunaren arteko mutazioak dira, eta egitarauak bost mutazio biltzen ditu. Horietatik bakarra egin da Euskararen Etxean, otsailaren 27an, Buztinezko etorkizuna, Itxaro Borda irakurketan eta Ibon RG musikan.
Hartara, egitarauaren baitan dauden gainerako lau ekitaldiak, udazkenean egingo dira: Muga, Anfetamiña Xabier Montoiaren lehen liburuan oinarritutako eta Gaztelupeko Hotsak diskoetxeak argitaratutako egitasmoa; Bertso saio literarioa, Mari Luz Esteban, Maialen Lujanbio eta Miren Amuriza; Habiak, Anariren lan homonimoan oinarritutako arte; eta, Orainmenean, bertsolaritzaren genealogia feminista posible bat, Txakur Gorria Sormen Kolektiboa.