Berba Aretoa

Beheko solairuan dagoen espazio zabal eta argitsua da. Kristalezko hormak ditu eta kalearen bi aldeetara ematen du. Mahaiak mugikorrak dira, zure beharretara egokitzeko. Askotariko ekitaldiak egiteko aproposa da: ikastaroak, hitzaldiak, aurkezpenak…

  • Baliabideak:
    • 5 mahai
    • 45 aulki*
    • Proiektorea
    • Ordenagailu eramangarria
    • Wifi sarea
    • Soinu sistema

*Aulki gehiago erabiltzeko aukera dago.

Oharra: Aretoen erabilera eguna eta ordua aurrez erreserbatzea ezinbestekoa da. Erreserbak webgunearen bitartez egin beharko dira.