
Bihar, irailak 30, Euskararen Etxea, plazara erakusketa ibiltariaren aurkezpena egingo dute, BAM Irakasleen Unibertsitate Eskola kokatuta dagoen Derioko Seminarioan, 11:00etatik aurrera.
Ekitaldian hauexek parte hartuko dute: Jone Ozerinjauregi BAM Irakasleen Unibertsitate Eskolako zuzendariak, Isaac Amezaga, Bizkaiko Foru Aldundiko Euskara Zuzendariak eta Iurdana Akasuso Euskararen Etxeko zuzendariak.
Erakusketa Bilboko Euskararen Etxean kokatutako Euskararen Interpretazio Zentro berriaren lagin bat da, zentroko edukietatik abiatuta ondu baita.
Euskararen Etxea, plazara erakusketaren bidez, Euskararen Etxeak bere hormak gainditu eta Interpretazio Zentro berriaren edukien lagin txiki bat aurkeztu nahi du, eta herritarrak bere egoitzara hurbiltzera gonbidatu nahi ditu, bisita esperientzial eta ludiko batetik abiatuta, bisitariak euskararen izaera poliedrikoan murgildu daitezen.
