Umeei zuzendutako “Hostopostoak” jarduera hileko azken ostiralean egingo da Euskararen Etxean

2025-09-15

Hostopostoak 6 eta 10 urte bitarteko haurrentzako proposamen dibertigarria da, eta bere helburua euskaraz eta familian edo taldean jolastea da. Horretarako, parte hartzaileak mahai-jolas erraldoi batez baliatuko dira.

Hostopostoak hileko azken ostiralean egingo da, 17:30etik 18:30era.

Jardueran parte hartzeko hurrengo hitzordua irailaren 26a izango da.

JARDUERARAN EZAUGARRIAK:

Egutegia:
Hileko azken ostiralean, Euskararen Etxean
Nork parte har dezake?
6 eta 10 urte bitarteko umeak dituzten familia zein taldeak
Parte-hartzaile kopurua:
3 lagun gutxienez eta 10 gehienez. Hiru umeko heldu batek egon beharko du.
Ordutegia:
17:30-18:30
Iraupena:
50 minutu
Prezioa:
Doan
Erreserbak:
944 028 081