
Ikasturte bukaerarekin batera, Euskararen Etxeko eskola-programak ere, amaiera eman dio 2024-2025 ikasturteari.
Euskararen Etxeko eskola-programan, aurten ere, Euskal Herri guztitik etorritako hainbat ikastetxetako ikaslek parte hartu dute.
DBH3, DBH4 eta Batxilergoko ikasleen kasuan, hogeitik gora ikastetxek parte hartu dute ikasturte honetan Euskararen Lorategia programan. Honi esker, ikasleek euskararen aniztasunaz jabetu, eta euskararekiko duten harremanari buruz gogoeta egin ahal izan dute, eta, guztien artean, hainbat hitzez loratu dute zuhaitza.
Polita, berezia, zaharra, eta, zaila izan dira gazteen artean hitzik erabilienak, euskara nola bizi eta sentitzen duten galdetzerakoan. Horrez gainera, beste ehunka berbek osatu dute aurtengo Euskararen Lorategia.