
Maiatzaren 10ean, larunbata, Euskaraldiaren Ihes Gela izango dugu Euskararen Etxean.
Parte-hartzaileek Euskaraldiari buruzko zazpi proba gainditu beharko dituzte:
- Proba ludikoa: Cypher Egiptoarra
- Zer da Euskaraldia?
- Euskaraldiaren historia
- Ahobiziak eta Belarriprestak
- Ariguneak
- Euskararen erabilera sustatzeko aholkuak
- Proba ludikoa: Flip Tac Toe“
Ihes-gelaren ezaugarriak:
- Iraupena: Ordubete
- Taldeak: 2 – 8 lagunekoak (gehienez 4 talde saio bakoitzeko)
- Adina: 16-18 urte bitarteko gazteak / Familiak
- Ordua: 11:00-12:00 / 12:00-13:00
- Prezioa: Doan
Interesa izanez gero, egin erreserba: 94 402 80 81
