
Aste Santuan, Euskararen Interpretazio Zentrora (EIZ) hurbilduko diren bisitariek bisita gidatuak eskatzeko aukera izango dute, hala euskaraz nola gaztelaniaz; izan ere, oporraldian zentroko bisita gidatuen eskaintza handitu egingo da.
Oporraldiko bisita gidatuen ordutegia:
Apirilaren 14tik 26ra bitarte: 10:00 / 11:00 / 12:00 / 13:00
Taldeek erreserba egin beharko dute telefonoz: 94 402 80 81
Oharra:
Apirilaren 17an eta 18an itxita egongo da, arratsaldez.
Apirilaren 20an, 21ean eta 27an itxita egongo da, goiz eta arratsaldez.
