Bizenta Mogelen inguruan ardaztuko dira Bilbo Zaharra Forumeko jardunaldiak

2025-03-05

Bizenta Mogel, emakume aitzindaria lelopean egino dira aurtengo Bilbo Zaharra Forumeko jardunaldiak martxoaren 5ean eta 6an.

Martxoaren 5ean, hain zuzen, hitzaldia izango da, Yolanda Arrieta eta Josune Muñozen eskutik. Martxoaren 6an, halaber, emanaldi musikala izango da: Itxaro Borda eta Ibon Rodriguez. Ekitaldiak 19:00etan hasiko dira, Euskaltzaindiaren egoitzan.

Wikipediaren arabera, Bizenta Antonia Mogel Elgezabal (Azkoitia, Gipuzkoa, 1782ko ekainaren 6a – Abando, Bizkaia, 1854ko irailaren 29a) euskal idazlea izan zen. Osaba Joan Antonio Mogelek ikasketak eman zizkion etxean. Horri esker, garai hartako emakume batentzat erabat ohiz kanpokoa zen hezkuntza akademikoa lortu zuen. Ipui onac izenburuko alegia-bilduma idatzi zuen, eta 1804an argitaratu.

Informazio gehiago, hemen.