Zazpigarren edizioa egingo du aurten EuskarAbentura espedizioak, eta dagoeneko, zabalik da bertan parte hartzeko deialdia, martxoaren 8ra arte. Horretarako, hautagaiek bideo bat eta eta proiektu bat aurkeztu beharko dute.
Euskal Herria oinez eta euskaraz zeharkatuko duen EuskarAbentura zazpigarren edizioa uztailaren 1etik 31ra egingo da. Guztira, 125 gaztek parte hartuko dute espedizioan.
Parte-hartzeko betekizunak
- Adina: 2007 edo 2008 urteetan jaioa/sortua izan Araba, Bizkaia, Gipuzkoa eta Nafarroako gazteentzako.
2006, 2007, 2008 eta 2009 urteetan jaio/sortua izan Lapurdi, Baxe-Nafarroa, Zuberoa eta diasporako gazteen kasuan.
- Hizkuntza: Euskara
- Jatorria: Zazpi lurralde euskaldunetatik zein diasporatik datozen gazteak.
Hautagaiek aurkezpen bideo bat eta proiektu bat egin beharko dute.
Bideoari dagokionez, “gehienez minutu bateko bideo labur bat. Kontaiguzu nor zaren, EuskarAbenturan zergatik parte hartu nahi duzun, espediziotik espero duzuna, zein ekarpen egingo diozun taldeari…”.
Proiektuaren harira, banaka edo taldean aurkez daiteke, antolatzaileek hiru gai proposatu dituzte, eta egitasmook egiteko sei formatu ezberdin daude.
Informazio gehiago, hemen.