Sormen Olak gazteei zuzendutako lau trebakuntza-saio eskainiko ditu 2024an

2024-01-15

Loraldiak ondutako Sormen Ola zikloak 16 eta 29 urte bitarteko gazteei zuzendutako  trebakuntza-lantegi teoriko-praktikoak biltzen ditu. Amancay Gaztañagak zuzendutako Aktore garaikide baten bidezidorrak saioak zabaldu zuen iragan abenduan bost hitzorduko programa.

Bost orduko lantegiak izan ohi dira, eta, 2024an, beste lau egingo dira, Bilbon kokatutako Bizkaia Aretoan. Lantegiak eskarmentu handiko sortzaileek gidatuko dituzte:

  • Sara Zozaya musikaria, Emoziotik Kantura, urtarrilak 27.
  • Harkaitz Cano idazlea, Ideiatik narraziora, otsailak 17.
  • Urko Olazabal ziengilea, Kamera aurrean eta atzean, martxoak 9.
  • Antton Telleria aktorea, Umorearen aurrean zutunik, apirilak 20.

Loraldia Kooperatibak ondutako programa honen helburuak hauexek dira:

  • Euskal kulturaren transmisioa gazteen artean sustatzea
  • Gazte kultur zale sustatzea
  • Gazteak kultur profesional erreferenteekin harremanetan jartzea
  • Sormena eta irudimena bultzatzea (ideia berriak, formatu berriak…)

Informazio gehiago, hemen.