Languages Lanean hizkuntza kudeaketari buruzko nazioarteko kongresua egingo dute Bilbon

2024-01-11

Urtarrilaren 18an eta 19an egingo da Languages Lanean hizkuntza kudeaketaren gaineko nazioarteko kongresua, Eusko Jaurlaritzako Kultura eta Hizkuntza Politika Sailak eta Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Sailak onduta. Kongresua Bilbon egingo da, 18an, Euskaldunan eta 19an, Guggenheim Museoan.

Kongresuaren webgunean jasotzen denez:

Zergatik Languages Lanean Kongresua?

Lan-eremua anitza delako. Jarduera ekonomikoak gero eta anitzagoak direlako eskaintza eta eskariari dagokienean, baita hizkuntzari dagokienean ere. Hau dela eta dator Languages Lanean Kongresua: jarduera ekonomikoaren baitan, hizkuntza kudeaketaren erronken inguruan esperientziak eta ezagutza partekatzeko eta eztabaidatzeko

Norentzat Languages Lanean Kongresua?

Enpresari eta langile, bezero eta hornitzaile … Hizkuntzaren erabilerari lotutako kezkak dituen lan-eremuko pertsona orok topatuko du ezagutza interesgarria kongresuan; besteak beste, nola eman bere lekua hizkuntza bakoitzari; nola zehaztu elkarren arteko bizikidetza egokia, nola neurtu hizkuntzan duten balio ekonomikoa edota neurtezinak diren balio erantsiak.

Kongresuan, besteak beste, hauek parte hartuko dute: Jóhanna Vigdís Guðmundsdóttir-ek, Consultant and former CEO of Iceland Center Of Language Technology: Guro Refsum Sanden Irakasle elkartuak, Bi Norwegian Business School; Leire Mugerza Garatek, Mondragon Korporazioaren Kongresuko eta Batzorde Iraunkorreko presidentea, Mondragon Korporazioa, eta Sandra Sanchez Pascual-ek, Osasun eta Segurtasuneko zuzendaria, GKN Automotive. Egitarau osoa hemen.

Kongresuari buruzko xehetasun guztiak, hemen.